XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Foruak, usadio onak eta ohiturak onartzea.

3. Gipuzkoa, 1200. urte arte izan zen bezala, independientea izatea.

4. Gerra horretan Gipuzkoa ez sartzea.

Baina Donostian zeuden Konbentziokideek zera erantzun zuten: Baldin Gipuzkoak Frantziako Errepublikaren atal izan nahi bazuen, eskaera beraiek egingo zutela.

Getariakoek ez zela hori bere nahia eta, hasierako eskaerari heldu zioten, hots, independentziarenari.

Erantzuna gogorragoa izan zen: Aurrerantzean Gipuzkoa lurralde konkistatutzat hartuko zela, alegia.

Echave eta Barroeta Frantzian sartzearen alde agertu ziren baina gainontzekoak ez zeuden ados.

Bestalde, Gipuzkoako zenbait lekutan Aldundi honen aurkako lanak hasita zeuden: Leniz Bailarak eta Mutrikuk gerrarako gizonak eta dirua ematen zituzten.

Bizkaiak gudari gehiago jartzen zuen eta Gernikako Batzarre Nagusiak bizkaitar gudariei Tolosaraino joatea agindu zien.

Guzti hau zela eta, frantsesen eskuetatik at zeuden Gipuzkoako hamazortzi hiriak, Batzarre Nagusian Arrasaten elkartu ziren.

Batzarre honek Getariakoa, traidoretzat hartuz, arbuiatu egin zuen.

Bitartean, Konbentziokideek Getariako Aldundikideak harrapatu eta Baionara preso eraman zituzten.

Baina, hauen protestak Parisen entzun zituzten.

Honetan parte handia Parisko giroaren aldaketak eta Moncey militar frantsesak izan zuten.

Alde batetik, Moncey militarrak ez zituen Cavaignac eta Pinet komisario politikoak onartzen ejerzitoan; bestetik, Gipuzkoako errealitatea, Echaveren bitartez, besteak baino hobeto ezagutzen zuen.

Bere aldetik, Parisek zera nahi zuen: bere inbasioa legeztatzeko Batzarre Nagusi batek nolabaiteko eskaera egin zezala.

(Pentsa dezagun teoria mailan, behintzat, Iraultzak sortarazten zuen egoera berria edozein tiraniaren aurka agertzen zela).

Monceyek bere partea bidali zuen Parisera eta honen ondorioz Cavaignac eta Pinet kendu egin zituzten.

Echaveri frantsesek bere Aldundikide Nagusi kargua itzuli zioten eta honek Gipuzkoa Frantziaren babespean, Espainiatik at geratzen zela aldarrikatu zuen.

Honela idatzi zuen 1795eko Maiatzaren 18an: Viva la Convención nacional que ha humillado el crimen, hecho triunfar la virtud, devuelto al fiero cántabro guipuzcoano sus derechos primitivos...